Jarraituko Dugu

Akatu

denbora asko pasa den arren
inkisizioak badirau hemen
jendearen belarriak tapatzen
haien zentzu guztiak lokartzen

ez nauzu ikusiko bihotza ustelduta
esperantza guztia galduta

gezur haundi baten atzean
egia dago ezinbestean
ezin duzue betiko ezkutatu
ezin duzue dena ezabatu

ez nauzu ikusiko bihotza ustelduta
esperantza guztia galduta

jarraituko dugu,
nahi duguna esaten!!!
oztopo guztien gainetik... Bai!!
jarraituko dugu,
nahi duguna esaten!!!
sentitzen, bizitzen, pentsatzen...
jarraituko dugu.. esaten

ez nauzu ikusiko bihotza ustelduta
esperantza guztia galduta

jarraituko dugu......

bai, prestatu, oraindik ez naiz nekatu
nahi duzuen guztia madarikatu
etxean nago, horrek al zaitu harritu?
beldurtu zara?, ba niri ezs begiratu!!

jarraituko dugu......
Editar playlist
Apagar playlist
tem certeza que deseja deletar esta playlist? sim não

Momentos

O melhor de 3 artistas combinados